© URalde  Erreg. zkia: HSS00667 Lege Oharra Web diseinua
Reviews Booking TripAdvisor Surfing Euskadi Goiener Next Next Union Europea
Erabilgarritasuna

Nomada digitala


DONOSTIAK NOMADA DIGITALAK ZAINTZEN DITU BAITA UR-ALDEK ERE

Gure gelak ez dira bakarrik espazio polit eta lasaigarriak deskonexioarako. Ez dira soilik Donostiako alde zaharraren erdian atseden hartzeko lekua. Bide batez, 10 minutura, aukera gastronomikoak, hondartzak, artea eta kultura ditugu.

Era berean, norberak nahi duen moduan (telelanean edo coliving) gustura lan egin ahal izatearen sinonimoak dira. Hiriko zalapartatik deskonektatu ahal izateko eta zure une profesionalean zentratzeko, non sormenak forma hartuko duen eta errealitate bihurtuko den.

Gure logelek beren idazmahaia dute, produktibitateari kalte egiten dioten etenik eta zaratarik gabe eroso lan egiteko. Ur-Alden Interneteko zuntz optikoa dugu, eta, horri esker, abiadura ezin hobea dugu lan egiteko orduan ezusteko desatseginik ez bizitzeko, ezta mezu elektronikoak edo premiazko proiektuak bidaltzeko ere.

Gainera, zure lana errazteko inprimagailua eta eskanerra jartzen ditugu zure eskura, baita bulegoko material guztia ere. Gure bulegoa zurea izango da

Behar izanez gero, mikrouhin-labea eman diezazukegu zure gelarako, baita Kettle bat ere, infusioak, kafe-makina etabar.

ESKAINTZA BEREZIAK

Gutxienez 3 gau

Doako aparkaleku egun 1

Gutxienez 6 gau

Aukeratzeko:

  • A) Talaso zirkuitua (2 ordu) doan pertsona bakoitzeko La Perla
  • B) Surfing Euskadi sareko bazkide garenez deskontu bereziak eskainiko dizkizugu nahi duzun edozein eskolatan.
  • C) 2 eguneko doako aparkalekua.

Gutxienez 14 gau

Aukeratzeko:

  • A) Talaso zirkuitua (3 ordu) + Gym doan pertsona bakoitzeko La Perla
  • B) Surfing Euskadi sareko bazkide garenez deskontu bereziak eskainiko dizkizugu nahi duzun edozein eskolatan.
  • C) Doako 4 aparkaleku-egun.
  • D) 2 eguneko afaria doan Muxumartin jatetxean

Gutxienez 30 gau = Coliving

Ostatuaren prezio berezia: 950€ / hileko + aparteko zerbitzuen aurreko aukerak (azaroa-maiatza). Garbiketa-zerbitzua (izarak eta eskuoihalak) astean bat gure kontu

Edozein erreserba egiteko jarri gurekin harremanetan: info@ur-alde.com edo +34 943 422 581

Erreferentzia: #remoteworkingSpain

Gainera, Boutique Ur-Alde hotelean, deitzen diguten bezala, gure bezeroen beharren arabera pertsonalizatutako beste aukera batzuetara irekita gaude. Lehentasunen bat baduzu, gustura entzungo dizugu eta gurekin duzun egonaldia esperientzia gogoangarria izan dadin lagunduko dizugu.

Surfing Euskadi Reviews Booking TripAdvisor Next Next Union Europea

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Más información