© URalde  Erreg. zkia: HSS00667 Lege Oharra Web diseinua
tripadvisor Surfing Euskadi innovation
facebook youtube
Erabilgarritasuna

Gure Pentsioan sentitzen dugu ia Hotel txiki bat garela. Ur-Alde esentzia da hori, bere bezeroak mimatzen dituena bizitako esperientzien pasioarekin, eta zuek ere sentitzea nahi dugu, aldi berean Donostiaren bihotzean dagoen pentsio karismatiko bat izanik.

Zalantzarik gabe, Ur-Alden arnasten da Donostia hiri biziaren alde zaharreko erdiguneko airea, baina horrez gain, gure logelen lurrinak mundura zaramatza. Logela bakoitzak berezko izaera du zure esperientziak ahaztezinak izan daitezen.

Alde zaharraren bihotzean kokatutako sei logela dira, bakoitzak hiri edo eskualde entzutetsu bat du sinbolo gisa eta bere inguru eta kaleetara bidaian garamatza. Rio de Janeiro, Amsterdam, Atlanta, Donosti, Glasgow eta Provenza dira aukeratuak bezeroek erosotasuna, koloreak eta atseden hartzeko deskonexioa senti ditzaten; bakea, patxada eta sosegua aurki ditzaten.

2012tik arduratzen gara Ur-Alde pentsioaz, aurreko jabeak eskualdatu zuenetik. Orduan hartu genuen zoragarria eta batzuetan konplexua den erabaki bat, ardura hartuko genuela etxean bezala senti nahi zuten bidaiariei atsegin emateko. Eta lortu dugu.

Pasio eta sentimenduen nahasketa bat gara Ur-Alde Pentsioa osatzen dugun pertsona bakoitza. Horren ondorio da gure nortasuna. Indar, emozio, bizitasun, samurtasun, nostalgia, goxotasun eta abenturazaletasunaren nahasketa bat. Horrela gara. Horrela ikusten gaituzte. Horrela sentitzen gara. Ongi etorriak gure etxera! Zuen etxera.



Surfing Euskadi innovation

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continuas navegando, aceptas su uso. Más información