Ur-alden ondo dakigu. Batzuetan paisaiarik ederrenak gela barnean izaten dira. Gure Donosti logelak ez du balkoirik baina sinetsidazue esaten badizuet bertan bizi ditzakezuen esperientziek Kontxara eraman zaitzaketela.
Logela bikoitz bat gure amalurraren itsas aireak dastatzera zaramatzana. Etxearen, erosotasunaren, lasaitasunaren eta bizitzaren usaina duen itsas brisa batek inguratuko zaitu.
Ur-aldeko gure ume apetatsuaren modukoa da. Horregatik jantzi dugu argi ugariz, bat eginez edonork itsasoko hondarra zapaltzean senti dezakeen askatasunarekin eta denbora geratu egiten dela duen irudipenarekin. Donosti gure gelak Kontxako baranda du serigrafiatua armairuan eta dutxan, ia zurea dela senti dezazun.
Gainera, Txillidaren Haizearen Orraziaren argazki batekin ere jantzi dugu. Ur-alden ziur gaude gure logelaz gozatzen ari zarenean mundu osoan kontatu nahiko duzun esperientzia biziko duzula, baita berataz gogoratzen zarenean ere.