© URalde  Erreg. zkia: HSS00667 Lege Oharra Web diseinua
tripadvisor Surfing Euskadi innovation Sustapena Sustapena Udala
facebook youtube
Erabilgarritasuna

Jatorrizko jabea bidaien zale amorratua zen. Horrela sortu zen logela bakoitzak duen hiri edo eskualdeen izena, bakoitzarentzat dekorazio aparteko eta ezberdinarekin, guk ere errespetatu duguna. Besteak beste, ideia zoragarria iruditu zitzaigulako eta izaera berezia ematen zigulako.


Aritz naiz, Ur-Alde Pentsioan aurkituko nauzu une horretan ostatu hartuko duzun logelaren historiaren berri emanez. Azken finean, historiarik gabe ez gara deus. Noski, era berean aurkituko nauzu etxean senti zaitezela lortzeko guztia gainbegiratzen. Hori baita funtsa. Zurean bezala edo hobeto senti zaitezela.

Nire aitak jarria da ostatuaren gaur egungo marka (Ur-Alde). Ohartu zaren moduan euskarazko izena du, Uraren inguruan dagoela esan nahi duena.

Nire aitak bizitza osoa eman du ostalaritzan lanean. Uralde jatorrizko baserrian gure aiton amonek ireki zuten jantokian hasi zen, hiriaren beste inguru batean, guztia padura zen zonalde batean. Hori dela eta nahi izan zuen pentsioari izen hori ematea. Nostalgia eta sustraiak direlako eta gogorarazten diolako non gauden kokatuta azken urte luzeetan, Donostiako hondartzen eta itsasoaren alboan.

Hemen nator ni orain nire zinema eta argazkigintzarako pasioa azaltzera. Hori dela eta aurkituko dituzue pasiloak urteetan Donostiako Zinemaldira etorri diren izarrei ateratako erretratuekin jantzita. Horrek zuei hiriko kulturara gerturatzea ahalbidetzen digu. Zuei, guregan konfiantza jartzen duzuen bidaiarioi eta Ur-Alde Pentsiora sartzen zareten unetik familiako kide bat bezala hitz egitea baimentzen diguzuenoi.

Turismoa ikasi ostean, hiriko hotel batean lan egin nuen 10 urtez Ur-Alde Pentsioaren proiektuari buru belarri ekin aurretik. Beraz, nire hiriko, Donostiako turismoan ari naiz duela hogei urtetik. Azkar esaten da! Baina horrek ahalbidetzen du zuek, bezero eta bidairiok, behar edo jakin nahi duzuen guztia guk eskaini ahal izatea.

Hala ere, ezin dut historia hau amaitu gainontzeko taldekideez hitz egin gabe. Talde txikia gara, baina bihotz eta profesionaltasun handikoak, hiria eta gure kultura modu zabalean ezagutzen ditugunak.

Mireia eta Maider donostiarrak dira. Aitor euskal-argentinarra eta surfaren maitale itsua. Beraz, gizatasun eta egiten duenarekiko pasioz betetako talde honek egingo du (dugu) zure egonaldia gure artean ahaztezin eta berdingabea izatea.

Bidelagun izango al zaitugu? Atsegin dugu ezagutaraztea hiria, bere gastronomía, kultura, hondartza eta kaleak. Gozagarri zaigu zu gure familiako parte izatea. Heltzen zarenean, senti zaitez etxean bezala.

Surfing Euskadi innovation

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continuas navegando, aceptas su uso. Más información